• Hasiera
  • Nor gara?
  • Programa
  • Tresnak
  • Baliabideak

Arau-ESPARRUA

Onartu berri diren hainbat lege-garapenek eta jarduketa-planek jazarpena prebenitzeko prozesuetan jarraitu beharreko beharra eta orientazioa ezartzen dute:

  • Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoak honako hau dio 30. artikuluan: «Hezkuntza-etapa guztietan, eta ikastetxearen titulartasuna edozein dela ere, haurrek eta nerabeek zeharka jasoko dute hezkuntza bat, honako hauek barnean hartuko dituena: haien parte-hartzea, gainerakoekiko, haien duintasunarekiko eta eskubideekiko errespetua, batez ere desgaitasunen batengatik edo neurogarapenaren nahasmenduren batengatik kalteberatasun berezia duten adingabeena, genero-berdintasunarena, familia-aniztasunarena, bizimodu osasungarriak hautatzeko trebetasunak eskuratzearena (...). Ikastetxe guztietako ongizate- eta babes-koordinatzailearen figura ezartzen du, «titulartasuna edozein dela ere». Halaber, adierazten du ikastetxeek bizikidetza-plan bat egingo dutela, eta plan horren jardueren artean egongo direla «hezkuntza-komunitatearen trebetasunak, sentsibilizazioa eta prestakuntza eskuratzea, tratu ona sustatzea eta ikastetxeko langileek, ikasleek eta hezkuntza-komunitateak gatazkak modu baketsuan konpontzea (... )». Lege honen garapen natural gisa, haurren eta nerabeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Estrategiak (2023-2030) honako hau proposatzen du: «tratu onaren eta indarkeriarekiko zero tolerantziaren kultura bultzatzea», hezkuntza eta sentsibilizazioa barne hartzen dituzten jarduketa integralak garatuz.
  • Haurren eta Nerabeen kontrako Indarkeriari aurre egiteko Euskal Estrategiak (2022-2025) lau jarduera-ardatz ezartzen ditu:
    • Eskubideen sustapena eta prebentzioa,
    • detekzio goiztiarra eta komunikazioa,
    • arreta, erreparazioa eta
    • lankidetza eta ezagutzaren kudeaketa.
Jarduera-ildo hauek ditu, besteak beste:

  • NNAren gaikuntza bizitzarako balio eta trebetasunetan, Tratu Onaren Kulturarekin koherenteak diren gaitasunak eskura ditzaten eta bizikidetzarako jarrerak gara ditzaten eta indarkeriari eta haren ondorioei aurrea har diezaieten.
  • NNAren gaikuntza hezkuntza afektibo-sexualean, harreman afektibo eta sexual berdinzaleak garatzeko aukera emango dieten tresnak eskura ditzaten, enpatiatik eta errespetutik abiatuta, beren buruarekiko eta beste pertsona batzuekiko indarkeriarik gabe.
  • NNA gaitzea, emozioak identifikatu eta ezagutzeko, haienganako edo beste NNA batzuekiko jokabideak detektatu eta desnaturalizatzeko, kaltegarriak direnak edo eskubideak urra ditzaketenak, isiltasuna haustea ahalbidetuko dieten tresnak izan ditzaten.
  • Ebazpena, 2016ko urtarrilaren 18koa, Hezkuntza Sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoako unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan eskola -jazarpen egoeretan jarduteko protokoloaren aplikazioa arautzen duten jarraibideei buruzkoa.
© EDEX 2023  |  Lege-oharra  |  Cookies  |  Editatu cookies
Indautxu 9, bajo - 48011 Bilbao  |  944 425 784  |  edex@edex.es